2025-04-15   Cervantes Saria 2024an: Álvaro Pombo

Alvaro Pombo idazle kantabriarrak 2024ko Cervantes Saria jaso du. Apirilaren 21etik 30era, idazle honi buruzko Interes Gune bat aurkituko duzu Liburutegian.

Miguel de Cervantes 2024ko Gaztelaniazko Literatura Saria 2024ko apirilaren 23an emango zaio Alvaro Pombo idazleari, Liburuaren Eguna dela eta.

Gaztelaniazko letren idazle garrantzitsuenetako bat da, errealismo subjektiboaren berritzaileetako bat. Cervantes Sariaren epaimahaiak bere nortasun sortzaile aparta, lirika berezia eta narrazio originala nabarmendu ditu.