UNED Bizkaia Liburutegiak arreta berezia eskaintzen dio gure bilduma osatzen duten funtsak zabaltzeari, ahalik eta erabiltzaile gehienek ezagutu eta erabil ditzaten.
Tokiko Funtsari eskainitako atal bat dugu. Euskal Herriko eta, bereziki, Bizkaiko hainbat alderdi eta gairen ekoizpen intelektuala biltzen duen bilduma espezializatua da. Gure asmoa da gure ikasleen prestakuntzaren osagarri izatea, unibertsitateko liburutegia hurbilen eta identitateen dagoen eremura hurbilduz.
Oraingo honetan, bertako bildumaren zabalkundea ardatz hartuta, "Burdina Euskal Herrian: industria, gizarte, historia eta cultura oihartzunak” " izeneko Interes puntu bat aurkezten dugu. Burdina Euskal Herriko historiarekin lotuta dago. Gure aberastasunaren eta garapenaren subjektua eta objektua izan da, eta, denboraren poderioz, kultura-ondare material eta immaterial aberats bilakatu da, “burdinaren kultura” deitu izan denaren adierazgarri.