UNED Bizkaia Liburutegiak arreta berezia eskaintzen dio gure bilduma osatzen duten funtsak zabaltzeari, ahalik eta erabiltzaile gehienek ezagutu eta erabil ditzaten.
Gure bilduman funts biografiko garrantzitsua dugu. Horregatik, Emakumearen Eguna ospatzearekin batera, egokitzat jo dugu haiei bereziki eskainitako Interes Puntu bat egitea.
Horrela, 2025eko martxoaren 1etik 15era egingo da erakusketa hau, eta herrialde eta garai guztietako poesian garrantzitsuak diren emakumeen lanak aurkituko ditugu bertan.