2022-11-16   UNED Bizkaiaren Urrezko Domina Fernando Castañeda Bravo jaunari ematea

2022/2023 ikasturteari hasiera eman zitzaion ekitaldian, 2022ko azaroaren 11n, UNED Bizkaia Ikastetxeak erakundearen Urrezko Domina eman zion Fernando Castañeda doktoreari, 1996tik 2022ra ikastetxeko zuzendari izan denari.

Amelia Pérez Zabaleta andereak, Ekonomiako errektoreordeak, ekitaldiko buru izanik, UNED Bizkaiaren Urrezko Domina eman zion Fernando Castañeda jaunari (Erakundeak ematen duen aintzatespen gorena). Zentroko Zuzendaritza Batzordeak 2022ko uztailaren 18ko bileran ematea erabaki zuen, bere zuzendaritza-lan bikaina aitortzeko.