Zinemaren hasieratik, literatura mota guztietako filmen inspirazio-iturri izan da. Hain lotura handia izan arren, bi arte eta bi hizkuntza desberdin dira, eta ez dute elkarren arteko konparaziorik onartzen. Literatura guztiz bestelako ingurune batera egokitzeko, zinemara, alegia, alde batetik teknika desberdinak erabili behar dira, eta, bestetik Literatur lanaren funtsa islatuko duen zuzendaria.
Filma ikusi eta obra irakurtzeko aukera eman nahi dizugu. Horregatik, interesgune bat antolatu dugu obra horien aukeraketa bat aurkeztuz. Oraingo honetan, Europako zinemari erreparatuko diogu.
Aurkeztutako obrei buruzko informazio gehiago lor dezakezu erakusketa honetarako egindako dosierrean.