2022-01-25   Liburutegiaren ohar garrantzitsua

UNED Bizkaia Liburutegia itxita egongo da azterketen bigarren astean (otsailaren 7tik 11ra), espazio hori proba presentzialak egiteko erabiltzen delako.

Liburutegiko liburuak behar dituzten erabiltzaileek aldez aurretik eraman ditzakete maileguan, itzultzeko epeetan arazorik gabe. Mailegu-epe hori behar diren egunetan luzatuko dugu, aste horretako azterketa-aldi osoa hartuz.

Gogoan izan itzulketak eraikinaren kanpoaldean dagoen Itzulketa Postontzian egin daitezkeela.