Online azterketak egiteko betekizunak

ARGAZKIA NIRE FITXA AKADEMIKOAN
info@portugalete.uned.es

"Ikasle-txartelik" ez baduzu eta, beraz, zure argazkia ez badago gure kudeaketa-aplikazioan sartuta, karnet motako argazki bat bidali beharko diguzu info@portugalete.uned.es   helbidera, NANaren bi aldeetako irudi batekin batera.

BALIABIDE TEKNIKOAK
formulario

Behar diren baliabide teknikoak ez badituzu:

Sistema eragile eguneratua duen edozein gailuk (mahai gaineko ekipoa, eramangarria, tableta edo telefono adimenduna - web-nabigatzaile eguneratuarekin, Internet Explorer izan ezik, ez baita bateragarria), Interneterako sarbide fidagarria eta kamera (webkam), UNED %100 inprimakia   bete beharko duzu maiatzaren 15a baino lehen.

AVEX APLIKAZIORA SARTZEKO KODEA (Maiatzaren 25etik aurrera)
www.unedenlinea.es

Sartu www.unedenlinea.es     orrialdean eta klik egin "Obtener/recuperar mi código". Ekintza horrek orrialde berri batera eramango zaitu. Sartu zure UNEDeko ikasle posta elektronikoa eta erantzun spamaren aurkako galderari. Zure helbide elektronikoan kodea jasoko duzu. Kode hori berdina izango da saio guztietarako.