BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.
BerrAktibatu+ 2018 eta 2021 urteen artean garatuko da Euskadin. Familia, ikastetxe eta unibertsitateei zuzenduta dago eta doako hiru programa espezifiko ditu, modu paraleloan garatzen direnak. Web orrian, www.reactivatemas.eus , informazio gehiago aurkituko duzu.
BerrAktibatu+ Etxebizitza Programan unibertsitateko kideek parte har dezakete. Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.
BerrAktibatu+ programa 2030 Agendan zehaztutako garapen iraunkorrerako 17 helburuen ildo beretik doa.
Izena ematen duzuenean ZENBAKI BAT IKUSIKO DUZUE POSTA-KODEA ATALEAN. EZ ALDATU. Kode horrekin egindako izen emateak UNED Bizkaiakoak izango dira eta. «BerrAktibatu+» ekimenean dohainik izena emateko egin klik hemen .
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin , Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin , Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP) , Metro Bilbaorekin , Eroski Taldearekin eta "La Caixa" Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarrituta dago.