UNED Bizkaia-k tutore-lana egiten duen irakasgaien artean, eduki praktikoak dituzten
batzuk aurkitu ditzakegu, "Kanpoko praktikak" edo "Praktika Profesionalak" deiturikoak.
Praktika hauen burutzea administratiboki koordinatzeko, ondorengo argibideak kontuan
hartu behar dira:
- Ikasleak Ikastetxe Elkartuko irakasgaiaren irakasle-tutorearekin harremanetan jarri
behar du. Honek praktika hauek burutzeko zentro edo erakunde mota egokiena zein izan
daitekeen gomendatu ahal dio ikasleari. ( dokumentu
honetan irakasgai praktikoak
dituzten titulu akademikoen Irakasle-Tutoreen zerrenda ikus dezakezu, beraien posta
elektronikoarekin batera).
- Ikasleak, Ikastetxeko irakasle-tutorearen argibideak jarraituz, praktikak non burutu
nahi dituen aukeratuko du, UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuarekin hitzarmenak
dituzten Instituzioen zerrendatik bat aukeratuz.
- Ikasleak zerrendan agertzen ez den erakunde bat proposatu dezake praktikak egiteko,
beti ere irakasle-tutorearen oniritziarekin.
UNED Bizkaia-k, bere Practicum Koordinazioaren bidez, hitzarmenak sinatu zein
dokumentazioa izapidetzeaz arduratuko da.