- Kontuan izan irakasgai bakoitzeko zenbat denbora ikas dezazun. (ECTS kreditu 1ek
25 lan orduak dira). Ordu hauek hurrengoetan banatzen dira: Ikasteko orduak,
egin beharreko lanak, praktikak, azterketak egiteko
denbora.
- Aspaldian ez baduzu ikasi, ez eman izena lauhilabete bakoitzeko hiru irakasgai
baino gehiagotan.
- Matrikula egin baino lehen irakasgaietako gidak kontsultatu (Informazio anitza
topatuko duzu, besteak beste: ikasgai zerrenda, lanak, azterketa nolakoa izango
den...).
- Beraien artean zerikusia dituzten irakasgaiak hartu, gai antzekoak jorratzen
dituztenak.
- Zure gustukoa den irakasgai baten bat aukeratu.
- Zure matrikula egitean, ikasi nahi dituzun irakasgaiak ondo aukeratzea oso
garrantzitsua da. Matrikularen ziriborroa behin balioetsita, matrikularen epean
irakasgaiak aldatu ahal izango dira, beti ere
zenbateko berria aurreko likidazioarena baino txikiagoa ez bada.
- Matrikula egiteko irakasgai bat gutxienez aukeratu behar duzu, eta gehienez 90
kreditu.
Zure matrikula ondo planifikatzeko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu COIEn.